EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNARAKO PLANAK
BERDINTASUNARAKO HERRI POLITIKEN EBALUAZIOA
EGOERAREN DIAGNOSTIKOA
PLANAK ETA PROGRAMAK EZARTZEKO LAGUNTZA TEKNIKOA
BERDINTASUNEKO OINARRIZKO ETA ESPEZIALIZATUTAKO PRESTAKUNTZA
GENERO ETA FEMINISTA IKUSPEGIKO HIRIGINTZA
GENERO IKUSPEGIA DUTEN GAZTEENTZAKO PROIEKTUAK
PROTOKOLOAK ETA EKINTZA PLANAK INDARKERIA MATXISTAREN AURKA
ZER EGITEN DUGU?
Kuorum.
Erabaki baliodun bat hartzeko behar diren pertsonak eskaintzen ditugu.
Latineko "quorum unius vis ut facti" esalditik dator. Esaldi horrek "horietako bat zu izatea nahi dugu" esan nahi du.
Jatorrizko esaldia maskulinoan zegoen, jakina.
Besteak beste, hori ere berrikusten dugu.
Abiapuntuko egoera aztertzen dugu, sexuen artean dauden desberdintasun nagusiak identifikatzen ditugu, aldaketa egiten lagunduko dizuten plan estrategikoak diseinatzen ditugu, egindako bideak agerian jartzen ditugu, zure neurriak ezartzen laguntzen dizugu, parte hartzeko prozesuak egiten ditugu eta, jakina, berdintasunerako trebakuntza-prozesuetan laguntzen dugu.
Barneko berdintasun-planak –erakundearen barnean berdintasuna errazteko– eta kanpoko berdintasun-planak –erakundeak berdintasuna errazteko bere inguruan– egiten ditugu.
Sektore hauetan dugu esperientzia: hirigintza inklusiboan, gazterian, enpleguan, indarkeria matxistan.